XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta gure Oinatin bat baino gehixago dirala esan leike. 2 Ikusi Udaletxiak, azken aldi honeittan, euskeraz etara dittuen agirixak.

Euskera bat hartzekotan, ba, batua aukeratuko geunke, gauza ofizialak diranian behintzat.

Eta bestetan, Oinatiko berbetia apur bat txukunduta eta gaur eguneko ortografiara egokittuta erabili.

Orain arte hizkuntza idatziaz berba egin dogu.

Baina zer gertaketan da berbetiaz, hizketiaz?.

Ba dakitzue danok, elizkizunetan errezuak eta abar sarri euskeraz egitten dirala, eta erabiltten dan euskera hau gipuzkera tankerakua dala.

Baina egi borobila da, Oinatiko berbetia Bizkaiko euskalkietan sartzen dala (ikus: Azkue, Bonaparte, etab.).

Hartara, eliz-hinkuntza eta herrixen berbetia guztiz ezbardinak dira, eta herriko jente askorengandik, batez be zaharrengandik, honelako gauzak entzuten dira: Hori ez da gure euskeria; hori euskal gaizto bat da, oraintxe asmautako euskeria!.

Egixa esanda arrazoia dakoi.

Alde batetik, euskera idatzia eta bestetik gipuzkeria: bixak eskolatu bariko herrixentzako (eta gehixena honela dago) berbeta mailan urrin dagozenak.

Halako egoeria ikusitta, pentsaitten dogu: zergatik ez emun herrixari bere bertatik urren dagoena?.

Oker ez bagagoz, bizkaierazko eliz-textoak ba dagoz, eta, duda barik, herrixentzako errezenak izango lirake.

Batzuek esaten dabe herrixak gipuzkeriantzako joeria dakola, eta gainera, herrixan ustian hau dala hizkuntza garbixena.

Uste hori dagoela ba dakigu, baina, eliz-gizonak esaten daben lez, aurrenian dabiltzanak jakin bihar dabe zer dan gauza zuzena eta zer dan bidezkua, eta, gauza honeik kontuan eukitta, jentia bide horretara eruaten ahaleginddu.

Dudarik ez dakogu bizkaierazko euskalkia dala, berbeta mailan, guretzat urrena, eta euskera literario edo idatzia, hizkuntza mailan, bidezkuena.

Eta entzun gura dabenak, entzun dagixela.

Goel, Otadui taldia. Oinatin, 1975eko Urtarrilean.